Loreka.com utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de navegación.
Si sigues navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

Zerbitzuak

Kontziliazioa = bizimodu hobea

Lorekan bizitza pertsonala eta lana hobeto uztartzeko zerbitzuak eskaintzen dizkizugu.

Zure etxean

Zein da zuen beharra? Aldizkako garbiketak? Astean behin arropa lisatzea? Astero etxeko lanak egiten lagunduko dizuen pertsona bat? Sukaldari bat? Etxeko lan guztien ardurak hartuko dituen pertsona bat? Oporretatik bueltan etxea garbi eta txukun aurkitzea? Ala oporretako etxea duzu eta beronez arduratuko den pertsona behar duzu? Zure beharra edozein dela ere, zuretzat egokia den pertsona aukeratuko dugu Lorekan eta etxeko zerbitzua kudeatuko dugu.

Zure haurrentzat

Gure haurrek lehen urteak etxean igarotzea nahi dugulako. Gure lan-orduak eta ikastetxe edo haurtzaindegikoak ez datozelako bat. Eskolako oporraldietan erritmo sosegatuagoa izatea nahi dugulako, gustuko duten jarduerak egin ditzaten. Kasu askotan behar izaten dugu gure seme-alabez arduratuko den pertsonaren bat, eta, kasu horietan, konfiantzazko norbait izatea behar dugu. Horregatik, behar duzuen araberako zerbitzua eskainiko duen profila aukeratzen lagunduko dizugu Lorekan, eta pertsona egokia aurkitzeko hautagaiak aurkeztuko dizkizuegu.

Helduenentzako

Konpainia, eguneroko jardueren kontrola, garbiketa pertsonalean, etxeko lanetan, mugitzeko, janariak prestatzeko laguntza... Horrelakoei aurre egin behar izaten diegu gure helduak zainduko dituzten pertsonak kontratatu behar ditugun bakoitzean. Horregatik, eskainiko den zerbitzua eta zaintzailearen profila zehazten lagunduko dizugu Lorekan, helduaren nahiz familiaren egoera eta beharretara egokituz. Hautagaiak aukeratuko ditugu, barrukoak nahiz kanpokoak, eta zerbitzua kudeatuko dugu, zerbitzuaren jarraitasunarekin kezkarik izan ez dezagun.

Haurrentzako animazioa

Lorekak zerbitzu ludikoa eskaintzen du edozein ekitalditan haurrak animatu eta eurekin jolasteko: urtebetetzeak, ezkontzak, bataioak, jaunartzeak, kongresuak eta beste hainbat. Langile kualifikatuak izango dira beti, eta bezeroarekin batera planifikatuko da adinaren eta parte-hartzailearen arabera zer nolako jarduera eskaini. Gainera, gure instalazioetan burutzeko aukera ere eskainiko zaio.