Loreka.com utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de navegación.
Si sigues navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

Errealitatea

Konpromisoaren aldeko filosofia pertsonen errealitatean bilakatu

Horixe da erakunde batzuk besteetatik diferentziatzen dituena, erakunde batzuei aurrera egiten laguntzen diena eta pertsonengan, gizartearengan eta erakundearengan eragin positiboa izaten laguntzen diena.

Proiektuak paper huts izatearekin ez gara asebetetzen, erakundeen adn bilakatu behar dute, euren errealitatearen zati izan.

  • Denboraren eta produktibitatearen kudeaketa.

    Gure jardueren egunerokotasunean izan gaitezkeen bezain eraginkorrak al gara? Ba al dakigu talde-lanean jarduten? Lanari eskaintzen diogun denboraren etekinik handiena ateratzen lagunduko diguten aztura osasungarriak al ditugu?

    Laguntza-tailerren bitartez, erakundeak eta berauetan lanean dauden pertsonak laguntzen ditugu, denboraren kudeaketa eta ekoizpenaren azturetan lagunduz, dela banaka nahiz taldean.

    Case Study: 2i tailerra

    Hainbat erakundetan 2i tailerrak garatu dira gure lanaren egunerokotasunean suertatzen diren ezustekoen, etenaldien eta distrakzioen inguruan hausnarketa eta sentsibilizazioa eragiteko asmoz.

    Gainera, tailer horietan parte hartzen dutenek zenbait azturek euren gain nahiz gainerako lankideen gain dituzten eraginez konturatzen dira modu dinamiko eta parte-hartzailean, eta harremantzeko modu berriak garatzeko moduko errespetuzko giroa sortzen da.

  • Gatazkak konpontzeko erremintak.

    Eguneroko kudeaketa txikietatik hasi eta enpresaren estrategiaren inguruko ikuspuntu kontrajarrien kudeaketaraino, arazoei aurre egitera baliabide eta energia asko bideratzen dugu maiz, benetan konpondu gabe gelditu direnaren sentsazioarekin.

    Gatazka-egoeretan, normalean soluzioa bilatzen hasten gara, gatazka eragiten duten arrazoi edo beharrei erreparatu aurretik. Horrek, asko zailtzen du hartutako neurriekin sorburuan dagoen arrazoia benetan konpontzea.

    Gatazkei modu arin eta eraginkorrean heltzeko tailer eta dinamikak garatzen ditugu Lorekan, win-win metodologian oinarrituta: gatazkan murgilduta dauden aldeen beharren identifikazioan jartzen dugu arreta, denontzat egokiak eta behar bezalakoak diren soluzioak bilatzeko asmoz.

    Case Study: Win-Win metodoa

    Marketing-kanpaina aurrera eraman ahal izateko laguntza-materialen garapen-prozesua hobetzeko proiektuaren garapena zailtzen ari zen bi departamenturen arteko gatazka planteatu zigun erakunde batek.

    Planteatutako arazoaren ezaugarriak aztertuta, beharrezko zuten laguntza-materiala garatu zen gatazkak ebazteko win-win metodologian oinarrituta. Helburua zen proiektuaren koordinatzaileak lan-taldea gidatu ahal izatea, gatazka gaindituz, eta alderdi interesdun guztien beharrak aseko zituen soluzio egokia sortuz.

  • Taldeen kudeaketa

    Lan-taldean aritzeak geroz eta garrantzia handiagoa du erakundeetan eta pertsonen kudeaketan, baita hautaketa-prozesuetan ere. Geroz eta balio handiagoa du, taldearen gaitasuna banakako gaitasunen baturak baino handiagoa delakoaren premisatik abiatuta.

    ¿Beti horrela al da? ¿Praktikan talde eraginkorrak izatea lortzen dugu? ¿Ez al da ohikoa pertsona-taldeez ari garenean lan-taldeez ari garela uste izatea?

    Lan-talde eraginkorrak lortu nahi izanez gero, hainbat osagai behar dira: taldea osatzen dutenen interesetan eragin positiboa izango duen helburu komuna zehaztea, pertsona bakoitzak ekar dezakeena onartu eta balioa ematea, talde orekatuak eratzea, proiektuko fase bakoitzerako talde egokiak eta malguak sortzea, …

    Lorekak, Belbin Lan-taldeen Rolen metodologia eta lankidetzaren kudeaketarako tresnak aplikatuta, pertsonen potentzialik handiena lortzeko erronkan laguntzen die erakundeei: lan-taldeak sortu eta kudeatu, lanpostuen ebaluazioa, erakundeen berrantolaketa, talentuaren kudeaketa eta garapen pertsonala

    Belbin Lan-taldeen Rolak

    Lan-ingurunean pertsonek duten portaeraren indargune eta ahulguneak identifikatzeko erabiltzen dira Belbin Lan-taldeen Rolak.

    70eko hamarkadan Meredith Belbin doktoreak eta bere lan-taldeak ikerketa burutu zuten Henley Management College ikastetxean, nazioarteko zuzendaritza-taldeak behatuz. Lan-talde batzuren arrakasta eta besteen porrotaren zergatiak ezagutu nahi zituzten. Ikerketaren emaitzaren arabera, ez zegoen ezagutza-mailaren menpe, taldeko partaideen portaeraren menpe baizik.
    9 portaera-eredu identifikatu zituzten, Belbin Lan-taldeen Rol izenez ezagutzen direnak, eta lan-inguruan pertsonek duten portaera, laguntzeko eta harremantzeko joeraz zehazten dira. 

    Belbin Lan-taldeen Rolak oso tresna boteretsuak dira etekin handiko lan-taldeak eraikitzeko, lanean harremanak maximizatzeko, eta norberaren garapen pertsonalean laguntzeko.

    Ezagutu Belbin-i buruz gehiago

    .

Kafea hartuko dugu?

Elkar gaitezen. Azaldu zure ezinegonak. Ikus dezagun txikia izanagatik elkarlanean gauza handirik egin dezakegun.