Loreka.com-ek cookieak erabiltzen ditu nabigazio-esperientzia onena izan dezazun.
Nabigatzen jarraitzeak gure Cookie-politika.onartzea dakar.

Gurasoen heziketa

Gurasoen heziketa

Gure seme-alabak autoestimuz beterik eta lotura afektibo sendoekin haztea nahi badugu, euren bizitzako lehen urteetan neurri handi batean hezitzaileen zeregina funtsezkoa da.

Zenbaitetan, heziketarako ezagutza eta tresnak falta zaizkigu, izan ere, heziketarako gaitasunak ez baititugu berezkoak: ikasi egiten dir

  • Gurasoen Heziketa

    Gure seme-alabak osasuntsu eta pozik haztea nahi dugu. Eta gure energia guztia jartzen dugu euren heziketan, baina zenbaitetan zailtasunek gainditzen gaituztela sentitzen dugu. Errealitate horri erreparatuta, guraso eta hezitzaileei tresnak eskaintzeko asmoz prestakuntza-programak antolatzen ditugu.

    • Heziketa emozional eta kontzientea sustatzea

    • Hezitu ahal izateko, gure burua zaintzen ikastea

    • Gurasoak heziketaren eredu.

  • Familia Tailerrak

    Lorekan hainbat jarduera eta tailer antolatzen ditugu Heziketarekin eta Haurtzaroarekin lotutako kontzeptuak familiekin partekatu ahal izateko. Kontzeptuok Loreka Haur Eskolaren egunerokotasunean erabat txertatuta daude:

    Autoestimua, heziketa emozionala, lotura afektiboak, jolas espontaneoaren garrantzia, psikomotrizitatea...