Tarifak

Zure beharretara egokitzen diren prezio malguak

Pertsona bakoitzak, familia bakoitzak, bere beharrak, bizipenak eta nortasuna ditu. Eta banakotasun horrek neurrira atondutako soluzioak eskatzen ditu. Hala ere, zer eskatu ohi diguten erakutsiko dizugu. Baina zure nahi edo beharrekin bat ez badator ere, zurekin hitz egiteko prest gaituzu.

Noizbehinkako zerbitzuen tarifak:

Loreka Basic Aukeratzea

175€-240€

Pertsona egokia aukeratu ahal izan dezazun zenbait hautagai aurkeztea nahi duzulako. Eta behin aukeratutakoan, dokumentazio eta izapideak zerorrek egitea nahiago duzulako.

Loreka Basic Aukeratzea+Kontratua

240€-300€

Aukeratutako pertsona zure etxean lanean hasten den arte egin behar den guztiaz gu arduratzea nahiago duzulako: hautagaien aukeraketa, aurkezpenak, lan-kontratuak eta gizarte segurantzan altan emateko izapideak. Nomina-eredua ere eskainiko dizugu.

Loreka Admin

28€-90€

Etxe-zerbitzurako pertsona izan baduzu, baina dokumentazioa eta izapideak bideratzea behar duzu: alta, kontratuak aldatu edo amaitu, edota gizarte segurantzari erreklamazioa egin.

Loreka Express

75€-150€

75 egun baino gutxiagoko behar konkretu bat duzu? Hautagaiak aukeratu eta kontratua alta eta bajan emateko lanez arduratzen gara, baita nominak egiteaz ere.

Lasaitasun osoa emango dizuten laguntzen tarifak:

Loreka Plus M

25€/hilean

Etxeko lanetarako pertsona bat enplegatzeak hilean hainbat kudeaketa egin behar izatea dakar berarekin. Zure etxeko langilearen nomina egiteaz eta nominan eragin dezaketen faktoreez arduratuko gara hilero: oporraldiak, bajak, baimenak, baldintza ekonomikoetan aldaketak, etab

Loreka Plus XL

42€-70€/hilean

Etxeko langilearekin lotuta dauden kudeaketa guztiez etengabe gu arduratzea nahi izanez gero: zerbitzuari jarraitasuna emateko beharrezkoak diren aukeraketak egitea, dela hasieran, dela oporraldiengatik, bajengatik etab. aldatu behar izatekotan; zerbitzuarekin lotutako dokumentazio eta izapide guztiak, nominak, etengabeko aholkularitza, oporraldien kontrola, bajen kudeaketa, etab.