Loreka.com-ek cookieak erabiltzen ditu nabigazio-esperientzia onena izan dezazun.
Nabigatzen jarraitzeak gure Cookie-politika.onartzea dakar.

Ikastetxeak

Kontziliazioa ikastetxeetan

Lorekan hainbat urte daramagu kontziliazioaren eta txikienen heziketaren gaiak lantzen, euren gaitasunei mugarik ez jartzeko asmoz

Esperientzia horri esker, ikastetxe, haur-eskola eta bestelako erakundeei 0-6 urte bitarteko tartean heziketa-kalitatea hobetzera begirako zerbitzuak eskaintzen dizkiegu.

  • 0-3 urte bitarteko proiektua

    Kalitatezko haur-hezkuntzaren aldeko apustua egin du Lorekak, eta hala, 0-3 urte bitarteko etaparekin lotutako proiektuen garapen eta inplementazioan duen ezagutza eta esperientzia eskaintzen ditu:

    • Haur-eskola sortzeko aholkularitza.
    • Haur-hezkuntzako lehen zikloaren inplementazioa.
    • 0-3 urte bitarteko haur-hezkuntza zentroen kudeaketa: langileen kudeaketa, antolakuntza eta planifikazioa, heziketa-programa.
  • Kontziliazioa ikastetxeetan

    Lana eta familia kontziliatzeko beharrak ikastetxearen esparrua gainditzen duenez, ikastetxeek arlo honetan familiekin duten konpromisoan laguntzen du Lorekak:

    • Harrera-gelak goiz eta arratsaldeetan, ikastetxeko ordutegitik kanpo.
    • Eskolaz kanpoko jarduerak.
    • Ikastetxeko oporraldietako jarduerak.
    • Efr heziketa arauarekin lotutako ziurtapena lortzeko aholkularitza.