Es

Pribatutasun Politika

Pribatutasun Politika - Datu Pertsonalen Babesa

1. Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honen bidez emandako datu pertsonalak Soluciones Loreka Gipuzkoa, S.L.ren fitxategietan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Era berean, eskatutako albiste buletina bidaltzeko eta erabiltzailearen interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko erabiliko dira.
 
Soluciones Loreka Gipuzkoa, S.L.k edo Soluciones Loreka, S.L.k antolatutako ekitaldietan parte hartzeak esan nahi du interesdunak baimen zehatza ematen diola enpresari bere datu pertsonalak (irudia eta ahotsa barne) tratatzeko eta erabiltzen dituen web gune eta baliabide desberdinetan argitaratzeko, horrela aproposa iruditzen bazaio. 
 
Baldintza hauek onartzeak esan nahi du onespen zehatza ematen duzula zure datu pertsonalak zehaztutako helburuen baitan tratatzeko. Kontrakoa adierazten ez baduzu, datuak eperik gabe kontserbatuta izan daitezke, harreman komertzialaren segimendua egiteko eta enpresaren legezko eginkizunak burutzeko.
 
Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira. Izan ere, Soluciones Loreka Gipuzkoa, S.L.k erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka. Soluciones Loreka Gipuzkoa, S.L.k Datu Pertsonalen Babeserako indarrean den araudia betetzen du eta izena emana dauka Datuak Babesteko Bulegoaren Erregistro Nagusian.
 

2. Datu pertsonalak biltzea

 
Soluciones Loreka Gipuzkoa, S.L.k ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko, esate baterako, harremanetarako formularioak, ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Soluciones Loreka Gipuzkoa, S.L.k erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. 
 
Era berean, Soluciones Loreka Gipuzkoa, S.L.k enpresak burutzen dituen jardueretan, argazkiak eta bideoak atera ditzake eta hauetan haurrak, bakarka edo taldeka, azaldu daitezke. Soluciones Loreka Gipuzkoa, S.L.k, bere zerbitzuak hobetzeko eta bere jarduerak zabaltzeko asmoarekin, ikus-entzunezko material hau partekatu dezake, web gune honen bitartez edo beste baliabide batzuk erabilita. Erabiltzaileak edonoiz erabil dezake tratamenduari aurka egiteko eskubidea. Horretarako enpresara jo dezake.
 
Erabiltzaileak, Soluciones Loreka Gipuzkoa, S.L.k kudeatzen dun lan poltsarako datu pertsonalak ematen baditu, web gune hau arautzen duten lege oharra eta pribatutasun politika beteko ditu. Era berean, zerbitzua gauzatzeko beharrezkoa denean eta legediak horrela agintzen duenean interesdunaren datuak Administrazio Publikoei, finantza erakundeei, aseguru etxeei, enplegatzaileei, hautatzaileei eta enpresarekin harremana duten bestelako hirugarren pertsonei komunikatuak izan daitezke. Interesdunak beste hirugarren baten datu pertsonalak eman behar baditu, interesdunak hirugarrenen datuak tratatzeko aurretiko baimena beharko du. Lan poltsa zerbitzua erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak baimen zehatza ematen duela bere datuak biltzeko, tratatzeko eta komunikatzeko.
 
Web gune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen arabera egingo duela.
 
Erabiltzaileak ezingo du erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik eta onespenik gabe. Soluciones Loreka Gipuzkoa, S.L.k ez die adin gabekoei daturik eskatuko. Datu pertsonalak hauen guraso eta tutore legalei eskatuko zaizkio beti.
 
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Soluciones Loreka Gipuzkoa, S.L.k ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika honetan eta web gunearen baldintza orokorretan deskribatutako datuen tratamendurako baimena ematea.

3. Interesdunen eskubideak

Soluciones Loreka Gipuzkoa, S.L.k erabiltzaileari gogorarazi nahi dio edonoiz erabil ditzakeela datuak ikusteko, aldatzeko zein ezeztatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak. Horretarako, idatzia bidali beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari: Soluciones Loreka Gipuzkoa, S.L., Portuetxe, 23A, CEMEI Eraikina, 1-5 Lokala, 20018 Donostia - San Sebastián (Gipuzkoa), telefonoa: 943 316 804 edo, bestela, lopd@loreka.com helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da.
 
Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.

4. Segurtasun-neurriak

Soluciones Loreka Gipuzkoa, S.L.k, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, DBLO eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Soluciones Loreka Gipuzkoa, S.L.ren erantzukizunpekoak.

5. Trafiko-datuak

Soluciones Loreka Gipuzkoa, S.L.ren web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.
 
Erabiltzaileak aurretiko baimena ematen dio Soluciones Loreka Gipuzkoa, S.L.ri bere IP helbidea tratatzeko web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango baimen hau jasotzea web gunean sartzen den bakoitzean.
 
Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics-ekin ari da web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaile horrek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, Soluciones Loreka Gipuzkoa, S.L.ren web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.

6. Indarraldia

Soluciones Loreka Gipuzkoa, S.L.k beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Soluciones Loreka Gipuzkoa, S.L.k aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Soluciones Loreka Gipuzkoa, S.L.k gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.