Es

Loreka

Taldea, ametsa, errealitatea

Lorekan bizitza pertsonala eta 
lana hobeto uztartzeko
zerbitzuak eskaintzen dizkizugu.

Ametsa

Orain urte batzuk, ez gehiegi, 2004 inguruan edo, kontziliazioa kontzeptu arrotza zen, aipatzerakoan aldamenekoaren harridura aurpegia eragiteko moduko horietakoa.,

Gure ibilbide profesionalean 5-6 urte generamatzan gazte ekintzaile batzuk ohartu ginen lana-bizitza pertsonala kontziliazioa deitzen dugun horrek zenbait zailtasun sortzen zituela. Hainbat hilabetez hausnartu eta enpresa pribatu eta erakunde publikoekin harremanetan egon ostean, sentsibilizazioari eta eguneroko konponbideei zegokionean kontziliazioa erronka zela erabaki genuen, gure erronka.

Halaxe jaio zen Loreka.

Errealitatea

Ordutik Lorekak bilakaera handia izan du. Bizitza propioa duten ekintza-ildo desberdinak garatu ditu, baina denetan mantendu du esentzia bera: pertsonak, lan onarekiko konprromisoa, zintzotasuna eta gure bezeroentzako, taldearentzako eta gizartearentzako balioak sortzeko irrika.

Pausoz pauso iritsi gara gauden tokira. Erronka eta ilusioari eusten diogu. 20 pertsonekin partekatzen dugu orain. Talde bikaina gara, hazteko eta ongizatea, kontziliazioa eta konpromisoa erdiesteko egunerokotasunean profesionaltasun eta ilusio emari izugarria duena.

Kafea hartuko dugu?

Elkar gaitezen. Azaldu zure ezinegonak. Ikus dezagun txikia izanagatik elkarlanean gauza handirik egin dezakegun.