Loreka.com-ek cookieak erabiltzen ditu nabigazio-esperientzia onena izan dezazun.
Nabigatzen jarraitzeak gure Cookie-politika.onartzea dakar.

Ikastetxeak

Eraldatu edo etsitu

Helduok jartzen dizkiogu mugak haur txikien sormen handiari.

Gure inguru hurbilean aldaketa-eragile izan nahi dugu, gaur egungo heziketa hobetzera begirako bestelako eraldaketa-istorioekin bat eginez.

  • Zure ikastetxearen eraldaketarako aholkularitza

    Amets bat baduzue, hausnarketatik inplementazioraino laguntzeko prest gaude:

    • Erronkak, ametsak, identifikatuz eta lehenetsiz.
    • Hezkuntza-komunitatearen konpromisoa eta erantzunkidetasuna sustatuz.
    • Hezkuntza berrikuntza-prozesuak zehaztuz.
    • Ikastetxea, familia eta komunitatea lankidetza-eredu zehatzak diseinatuz.
  • Ikasgelarako proposamen pedagogikoak

    Esperimentazioa sustatuko duten esperientzien bila ari bazara, ikasgela sormen eta prestakuntza-dinamiken bitartez eraberritzen lagunduko dizugu:

    • Haurren bat-bateko sormena lantzen lagunduko duten egituratu gabeko materialak.
    • Esploratu, esperimentatu eta ikertzeko tailerrak.
    • Haurren 100 lengoaietakoren batekin lotura duten tailerrak, banakako espresioan laguntzeko.

     

  • Heziketa emozionaleko prestakuntza

    Zure ikasgelan gaitasun emozionalak landu nahi badituzu, neurrirako eta ikastetxe bakoitzaren errealitatera egokitutako prestakuntza-programak diseinatzen ditugu:

    • Adimen emozionalean prestakuntza jaso duten irakasleak.
    • Irakasle eta ikasleen artean lotura emozionalak eratzea.
    • Printzipio berberetan hezitzeko entrenamendua jaso duten gurasoak.