Udalekuak eta tailerrak

Udalekuak eta tailerrak

Eskolako oporraldiak atseden hartu eta dibertitzeko dira.
¿Eta kontziliatzeko?

Lorekak haurrentzako udalekuak eta tailerrak antolatzen ditu eskolako oporraldietan. Gure helburua da familiek kontziliatu ahal izatea haurrek gozatzen duten bitartean.

  • Jarduera ludiko hauetan jolasak dira protagonista.

    Haurrek atseden hartu behar dute eskolako jardueraren ondoren, eta horregatik presarik eta tentsiorik gabe “jolasteko” unea izatea nahi dugu, neska-mutikoen imaginazioa, fantasia eta bat-batekotasuna bultzatuz.

  • Jolas Kooperatiboa errazten duen metodologia

    Irabaztea gustatzen bazaigu, ¿zergatik galtzera jolastu? Mahai-jokoetan nahiz kanpoko aldeko jolas fisikoetan martxan jartzen ditugu jolas kooperatiboak. Joko horien bitartez lankidetza, negoziatzeko gaitasuna, akordioak bilatzea eta sormena bezalako gaitasunak garatzea ahalbidetzen du.

  • Heziketa afektibo-emozionala

    Lorekan afektu eta emozioei toki pribilegiatua ematen zaie. Monitore edota hezitzaileak lagun izango dituzte neska-mutikoek, euren beharrei arreta eta errespetua eskainiz. Entzuketa aktiboa, afektibitatea, errespetua, adeitasuna, ulermena eta enpatia izango dira helduen eta haurren arteko harremanaren gakoak.

  • Goxo-goxo egoteko espazioa

    Nora joango gara? Eguraldi ona eginez gero hiriko lorategi eta hainbat tokira joango gara jolastera edo jarduerak garatzera, eta, txarra eginez gero, Lorekan geldituko gara. Egun bakoitza ezberdina izan dadin, gaikako materialak, jolasak eta jarduerak planifikatzen ditugu.

    .

  • Lana eta familia-bizitza kontziliatzen ditugu

    Familiei lana eta familia-bizitza uztartzen laguntzen diegu, eta horretarako eskaintza ludikoa ondoko alderdiekin batera antolatzen dugu:

    • Ordutegi zabala, 8:00-16:00, catering-a kontratatzeko aukerarekin.
    • Eskolako oporraldietan, Eguberrietan eta Aste Santuan estaldura osoa eskaintzen dugu.
    • Jarduerak kontratatzeko malgutasuna: egun solteak, asteak nahiz hilabete osoak.