Kultura

Kultura bat-bateko emaria da, ez da aldiro gogoan izan behar

Konpromisoan oinarritutako kulturak, pertsona guztien ohitura eta balioetan izan behar du isla.

 

Lorekak zenbait ekintza burutzen ditu erakundeak pertsonekiko konpromisoa, ardura partekatua eta erantzukizun soziala oinarri dituen kulturaren garrantziaz jabetu daitezen, eta euren egin dezaten.

  • Erakundeko kultura-mailaren diagnosia

    Erakunde guztiek dute bereizi eta identifikatzen dituen kultura, eta horrek bideratzen ditu egiteko moduan, baita erakunde horri buruz dugun pertzepzio eta irudian ere.

    Kultura “teorikoaren” eta kultura “erreal” edo esplizituaren artean desadostasunak izan daitezke. Hala, zenbaitetan, izan nahi duguna eta garena ez dira berdinak. Horrekin, erakundeek ez dute lortzen eman nahi duten irudia plazaratzea, edo erakundearen eraldaketa eta hobekuntza prozesuak bultzatzeko gai izatea.

    Kasu hauetan erakundearen kultura gelditu eta aztertu behar da, zer garen identifikatzeko eta izan nahi dugunaren bidea (jendeari bide hori jabearaziz) ezartzeko.
    Transformazio kultural honetan erakundeak laguntzen ditugu zenbait proiekturen eskutik:

    - Karakterizazio kulturala CTT erreminta aplikatuz (Cultural Transformation Tools – Barrett Values Centre), erakunde, kolektibo edo lidergo-estiloetara aplikatuta.
    - Kultura eta Estrategia integratu, Misio, Ikuspegi eta Balio partekatu eta bateratu bati begira.
    - Erakundearen balioak berau osatzen duten pertsonen jokaerekin eta balioekin bat egin. 
    - Kultura eta egitura, zer garen eta zer egin nahi dugun lerrokatu, gure prozesu eta politika guztietan koherentzia transmititzeko.

    Barrett Values Centre-ren eskutik Loreka CTT agiridun aholkularia da (Cultural Transformation Tools).

    Case Study:Case Study:Pertsonen Arretarako Sistema Aurreratua

    Pertsonen arretarako sistema aurreratua garatzeko proiektu zabalagoaren baitan, lehenengo urratsa diagnostikoa egitea erabaki zen. Diagnostikoaren zati handi bat erakundearen kulturan murgildu zen, bereziki berdintasunarekin, ongizatearekin eta lana/bizitza pertsonala orekarekin lotutako alderdietan.

    Galdeketak, elkarrizketak eta talde-eztabaidak egin ziren zuzendaritza-taldekoekin nahiz langileekin, eta erakundearen kultura “teorikoan” txertatuta zeuden uste eta portaeren osoko ikuspegia lortu zen.

  • Sentsibilizazio-tailerrak

    Zenbaitetan, proiektuak indartu nahi izanagatik ez da haiek aurrera egitea lortzen. Zuzendaritzak konpromisoa ager dezake, baina ez da nahikoa. ¿Zer gertatzen da? ¿Zerk galarazten digu gure norabideari eustea? ¿Pertsonen gogoan txertatuko usteak, mesfidantza, kontzientziazio falta, benetako arazoa ez da konpontzen?

    Beste batzuetan, zenbait pertsona argik artean ezkutuan dauden eta besteek ikus ezin ditzaketen arazoak hautematen dituzte. Neurriak hartu nahi izaten dituzte, baina nekez egingo dute aurrera gainontzekoak ez badira kontziente.

    Sentsibilizazio-tailerrek hausnarketa, elkartruke eta prestakuntza espazioak sortzen dituzte. Gai edo arazo jakinen kontzientzia izaten laguntzen dute. Lehen urratsa da pertsonak harberak izan daitezen eta soluzioen bilaketa aktiboan parte har dezaten, edota aldaketaren palanka izan daitezen.

    Case Study:Concilia Cafe Tailerra

    Kontziliazio-neurrien artean, enpresan haurtzaindegi bat eratzeko aukera planteatzen ari ginen. Lan-talde gaztea genuen, epe laburrean guraso izango zirenak, eta oso neurri egokitzat jo zen. Horrelako neurriek inbertsio eta kostu finkoak izatea ekartzen dutenez, neurri hori erabiliko zela bermatu nahi zuen enpresak.

    Sentsibilizazio-tailerra egin zen, lana eta familia uztartzeko planteatzen diren egoerak nolakoak diren aztertzeko, haurtxoen arreta eta zaintza egokia alde batera utzi gabe.

    Behin egoeran jarrita, lan-taldea osatzen zutenei zalantza eragin zien laneko zentroan haurtzaindegia jarriz gero berau erabiliko zuten ala ez. Familiei laguntzeko bestelako kontziliazio-neurriak aztertu ahal izan zuen, beraz, enpresak.

Kafea hartuko dugu?

Elkar gaitezen. Azaldu zure ezinegonak. Ikus dezagun txikia izanagatik elkarlanean gauza handirik egin dezakegun.