Blog

Ipuin kontalarien tailerra: ipuinak kontatzen ikasten

Gurasoen formakuntza

Ipuinak kontatzeko ez da aski esatea, emozioen implikazioa, testua, etenaldiak, eta abar ere garrantzitsuak dira. Tailer hau barru barrutik istorioak kontatzea gustatzen zaien pertsona guztiei zuzendua dago, haurrekin lan egiten duten gurasoei eta pertsonei, izan ere, istorioak kontatuz, adierazten den mezutik haratago lotura bat finkatzen duten uneak sortzen dira.

Torbellino Teruelo aktore eta ipuin-kontalariaren eskutik ipuinak kontatzeko orduan dituzun indarguneak eta ahuleziak zein diren jakingo duzu; hizlari gisa hobeto ezagutzeko aukera izango duzu; zure baliabideak historiaren zerbitzura jartzen ikasiko duzu; zeure buruarengan konfidantza eta segurtasuna lortuko duzu eta uste baino baliabide gehiago zenituela konturatuko zara.

Errespetuz eta epaituak izan gabe, eskola aktiboaren bitartez lan egingo dugu. Bazatoz?

 

  • Azaroak 15 eta 22 (astearteak)

  • Ordutegia: 17:00-19:00

  • Prezioa: 60 €lagun bakoitzeko (%10eko deskontua Loreka Haur-Eskolako familientzat)

  • Hizkuntza: gaztelania

*Informazio gehiago: heziketa@loreka.com

 

Izena-eman

 

Itzuli

Loreka.com-ek cookieak erabiltzen ditu nabigazio-esperientzia onena izan dezazun.
Nabigatzen jarraitzeak gure Cookie-politika onartzea dakar.