Blog

‘Lehen mailako erreflexuen garrantzia haurren garapenean’ formakuntza tailerra

Gurasoen formakuntza

Tailerra urriaren 22an izango da, larunbata, 10:00etatik 13:30era, Pilar Lozano psikologoarekin. Haur baten hezkuntza-prozesuan parte hartzen duten oro eta hazkuntza kontzienteago baten bidez lagundu nahi dieten pertsona guztiei zuzenduta dago.

Lehen mailako erreflexuak portaera-eredu dira, eta haurraren  garapen motor egokia ahalbidetzen dute. Haren garrantziaz ohartzea oso beharrezkoa da; izan ere, behar bezala integratzen ez badira, ikasteko zailtasunak sor daitezke garapen emozionalean eta oinarrizko mugimendu trebetasuna bereganatzeko.

Tailer honetan lehen mailako erreflexu garrantzitsuenak zein diren ikasiko duzu; lehen erreflexuak ondo integratzeko tresnak eskuratu ahal izango dituzu; lehen jokaeren ereduen bidez garapen motorraren sekuentziazioa behatzen ikasiko duzu eta haurrari laguntzeko bere gorputzaren garapen osasungarrian laguntzeko, bai ikasgelan bai etxean, tresnak ezagutuko dituzu. 

 

  • Tailerra aurrez aurre izango da

  • Urriak 22, larunbata

  • Ordutegia: 10.00-13.30

  • Hizkuntza: gaztelania

  • Formakuntzako prezioa: 55€ pertsona bakoitzeko (% 10eko deskontua Loreka Haur-Eskolako familientzat)

*Informazio gehiago: heziketa@loreka.com

 

IZENA EMAN

Itzuli