Blog

Zertaz ari gara Erakundearen Kulturari buruz hitz egiten dugunean?

Kultura

Kulturak nortasun edo izateko era bat partekatzen duen pertsona-taldearen izaera deskribatzen du. Hori dela-eta, edozein giza-sistematan kultura zehaztu bat dagoela baiezta daiteke, modu inkontzientean jorratzen dena, erabakien eta talde horren jokaeren araberakoa dena.
Erakundeak, edozein esparrutan (enpresak, GKEak, ikastetxeak, etab), pertsonek eratzen dituzten sistemak dira, eta beraz, erakundea bera euren kultura propioan oinarritzen da.
Normalean kultura taldearen balio eta sinesmenen isla da, garai bateko edo egungo nagusien araberakoa hein handi batean. Balio horiek sistemetan eta egituretan uztartuta daude, hau da, egiteko eta erabakitzeko moduan. 
Erakunde baten kulturak garrantzia du egunerokoan hartzen diren erabakien, jokaeren, transmititzen dugunaren atzean berau dagoelako, hots, modu inkontzientean bada ere, erakundea bideratzen duelako.
EFQM bezalako kudeaketa eredu bikain eta kalitatekoa eredu hartuta, erakunde askok misioa, ikuspegia eta balioak zehaztuta dituzte. 
Gure kultura ezagutzeari buruz hitz egiten dugunean, ordea, ez gara ari idatzita ditugun balio “teoriko” horiek zeintzuk diren jakitearen inguruan, gure erabakien eta jokaeren atzean dauden balio “erreal” horiek identifikatzearen inguruan baizik.
Nola bizi dira balio horiek? Erakundeak eta bezeroek ikus ditzaketen jarreretan bihurtzen dira? Esaten duguna transmititzen dugunarekin bat egiten du? Nahi dugunaren kulturarantz ari gara lanean?
Erantzun horiei erantzun ahal izateko erakunde batean “praktikan” zein balio dauden indarrean jakin behar dugu. Balio-sistema bereizteak arreta-gunea kulturan berehala jartzen du. Behin sistema ezagututa, langileen ikuspuntuak lerrokatzeko lehenengo pausua emango da eta langileen arteko kohesioa sortu. Hortik aurrera, ezberdintzen gaituena eta sinesgarritasuna ematen diguna bezeroei, hornitzaileei eta gizarteari helaraztea dator. Etorkizunean enpresa jasangarria izateko proiektuaren pasaportea.

Itzuli