Blog

Guraso Eraginkorrak eta Teknikoki Prestatuak (P.E.T.) tailerra

Gurasoen formakuntza

Seme-alabekiko harremanak ulertu nahi dituzten guraso guztientzat, zer emozio mugitzen zaien eta familian zer emozio mugitzen diren jakin nahi duten guztiei zuzendutako aurrez aurreko eta online tailerra.

Zenbat aldiz ez dakizu nola esan zerbait zure seme-alabei?

Beste zenbatetan zalantzak dituzu une egokia den edo haiei laguntzeko diskurtso zuzena den jakiteko?

Sonia Pascualen eskutik, familia-aholkulari eta -bitartekari eta gizarte-hezitzailea, tailer honetan zure seme-alabek zu entzuteko eta kontuan hartzeko moduan hitz egiten; zure seme-alabei laguntzen sentimendu sendoak dituztenean, bere arazoak beren kabuz konpontzen ikas dezaten eta, hartara, beren buruarengan konfidantza eta ardura handiagoa izan dezaten; familiako gatazkak konpontzen, gutiok irabaziko duzuen eta inork galduko ez duen metodo baten bitartez eta etxean arauak ezartzen, sari eta zigorrik jaso gabe ikasiko duzu. 

Tentsio eta gaizki–ulertu gutxiago izaten, zure seme-alabei eta zeure buruari hezkuntza eta laguntza ematen, esaten dugun modua eta esaten dugunean oinarritutako harremanak modu eraginkorrean kudeatu ahal izateko ,eta gozatzeko leku gehiago izaten ere ikasiko duzu.

Bazatoz?

Izena emateko epea: irailaren 20a arte.

  • Tailerra aurrez aurre nahiz online egin ahal izango duzu: nline eginez gero ez duzu zertan zuzenean jarraitu behar;  izan ere, saio bakoitza grabatuta geratuko da, ondoen datorkizunean ikusi ahal izateko. Formatu presentziala aukeratzen baduzu eta saioren batera joaterik ez baduzu ere, aukera hau erabil dezakezu.
  • 2022-2023 egutegia: irailak 28, urriak 19-26, azaroak 2-16-30, abenduak 14-28
  • Ordutegia: 17:30-19:30
  • Prezioa: 150 €lagun bakoitzeko (%10eko deskontua Loreka Haur-Eskolako familientzat)
  • Hizkuntza: gaztelania

*Informazio gehiago: heziketa@loreka.com

Izena eman

Itzuli

Loreka.com-ek cookieak erabiltzen ditu nabigazio-esperientzia onena izan dezazun.
Nabigatzen jarraitzeak gure Cookie-politika onartzea dakar.