Blog

Eguberrietako tailerrak 2021

Tailerrak

Jostariak 3-6 urte

Gabonak aprobetxatuko ditugu asko jolasteko eta ondo pasatzeko. Tailer eta jarduera pila bat egingo ditugu lankidetzan eta elkarlanean ikasteko. Imajinatu ere egin dezakegu, gure sormena eta fantasia aske utzita.

Jarduerak

- Lankidetzako jokoak
- Jolas eta jarduerak kanpoko jolastokian
- Adierazpen plastikako, antzerkiko, eskulaneko eta esperimentazioko tailerrak

Nori zuzendua 2016 eta 2018 bitartean jaiotako haurrei Taldeak gehienez ere 7 haur begirale bakoitzeko Sartzeko ordua 8:00 h. - 9:30 h.

Nola lortuko dugu?

Egun guztiak bereziak eta ezberdinak izango dira. Izan ere, Eguberriak ilusioz betetako egunak dira: Olentzero dator, senideekin elkartuko gara, urte berri bati ongi etorria emango diogu. Tailerren bidez, Eguberrietako gai bat deskubritu eta imajinatuko dugu egunero.

Uff!! jolasez eta jardueraz betetako egun ugari dugu aurretik!!!

Non?

Hotza egin arren, eta euririk ari ez badu, kanpora irtengo gara ahal dugun guztietan. Oso gustuko dugu kanpoan jolastea!
Baina, Lorekan goxo-goxo egotea atsegin dugu ere: tailerrak, jolasak...

¿Qué hay que llevar?

Hamaiketakoa
Kanpoko ekintzetarako
DBus Txartela (5 urte baino gehiago) Galtzerdi irristagaitzak

Eta oroitzapenik izango al dut?

Argazkiak gordetzeko, gurasoekin partekatzeko edota lagunekin une polit horiek gogoratu ahal izateko sarbidea emango digute.

Itzuli